Habilitas Creative Play, erronkak atsegin ditugu

Zenbait pertsona geldiezin eta ezberdinok osatzen dugu Habilitas Creative Play.

Robotika hezitzailea irakasle zein ikasleen zerbitzura dagoen erraminta pedagogiko aberats bat dela uste dugu

Habilitas Creative Play 2013. Uertean hasi zen lanean robotika hezitzailea eskolaz kanpoko ekintzak egiten hainbat ikastetxeetan

Gaur egun, 40 ikastetxetan baino gehiagotan egiten dugu lan, eta 1200 bat ikasleri ematen diegu eskola, 3 urtetik 15 urtera arte bitartekoak.

Material ezberdinak erabiltzen ditugu adinaren eta helburu pedagogikoen arabera.

Jolasaren bidez ikastea da gure oinarrietako bat, eta talde bakoitzaren aniztasunera egokitzen gara beti.

Robotika hezitzailea zenbait gaitasun lantzeko bitarteko bat da, hala nola, komunikazioa, sormena, arazoen ebazpena eta talde-lana, betiere STEAM testuinguru batean.

Gainera, robotika hezitzailea egunerokotasunean barneratzeko trebakuntza eta aholkularitza eskaintzen diegu irakasle zein ikastetxeei.

Irakasteko eta ikasteko modu berriak bilatzen ditugula, zenbait robotetarako material pedagogikoak sortzen ditugu TILK markarekin.

Horien bitartez, ikasgeletan robotika hezitzailea sartzeko abenturan lagundu nahi diegu irakasleei.

Habilitas Creative Play, erronkak atsegin ditugu