Habilitas Creative Play

Aholkularitza eta trebakuntza ikastetxeetan

Harreman zuzena dugu zenbait ikastetxerekin; horri esker, zuzenean jakin dezakegu zer behar eta kezka dituzten. Ikastetxe horiekiko lankidetza oso baliotsua da guretzat eta, halaber, saiatzen gara haiei laguntzen eta aholkatzen gelan robotikako materialak barneratzearen inguruan.

Eskaintzen dugun trebakuntzak bi lan-lerro ditu:

  • Robotika hezitzailea ikasgelan barneratu eta klasea kudeatu

  • Robota nola erabiltzen irakatsi (programazioa)

Ikasturte hauetan, zenbait ikastetxek aholkularitza eskatu digute hainbat gairen inguruan, esaterako, ikasgelan robotika hezitzailea nola barneratu. Gainera, zenbait kasutan, robotak (BeeBota eta Lego Educationen zenbait robot) eta beste hainbat material nola erabili behar duten erakusteko ere eskatu digute.

Horrez gain, Arabako Magisteritza Eskolan robotika hezitzaileari buruzko zenbait saio eman dugu.

Ikastetxe horiekin lan egiten jarraitu nahiko genuke, baita beste erakunde batzuekin ere; esperientziak, helburuak, materiala erabiltzeko moduak… partekatzeko bertako profesionalekin. Laburbilduz, eskolak benetan dituen beharretara hurbildu nahi dugu.

Lankidetzaren adibide bat, Begoñazpi Ikastolan egindako lana da.

Ikastetxeak material jakin bat behar zuen Haur Hezkuntzan ulermen-proiektu bat gauzatzeko. Guk aipatutako material pedagogikoa burutu genuen. Hortaz, TILKek egindako produktu asko ikastetxeekin egin dugun lanaren emaitza izan dira.

Habilitas. Tapete abejas

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento. Ver política de cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar