2020-2021 Robotika Hezitzailea hezkuntza-eskaintza

Lokalean Robotika Hezitzailea ikastaroekin hasteko asmoa dugu urrian, betiere osasun-egoerak horretarako aukera ematen badigu eta uneoro ezartzen diren osasun-arauak eta -neurriak betez. Aurten talde gehiago eskainiko ditugu, errazago izango dezazuen eguna aukeratzea. Gainera, lokala ere egokitu dugu, eta segurtasun handiagoa eskaintzeko handitu egin ditugu klaseak emateko eremuak.

Talde txikietan egiten dugula lan, 6 eta 12 ikasle bitartean, eta familien beharren arabera, taldeak beste modu batera antola ahal ditugu edo beste talde batzuk sortu.

Izena emateko epea ireki dugu uztailaren 20ra arte. Horren arabera, ikusiko dugu zein talde osatzen diren eta familiei esango dizuegu. Irailean berriz irekiko dugu epea bete gabe gelditu diren taldeak osatu arte.

Gurekin jolastu eta ikasi nahi baduzue, izena eman dezakezue gure web orrian Izena eman atalean.

Ahal badugu, irailean bilera egingo dugu, baina zalantzarik baduzue, gurekin jarri kontaktuan.

Bihotz-bihotzez, mila esker eta primeran pasa udan!!!